Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 24etara ordu lokala. Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 24 orduan 80 l/m² baino gehiago pilatu daiteke. Prezipitazio ertaina egingo du. Prezipitazioa kantauri isurialdeko zenbait lekutan oso ugaria eta iraunkorra izan daiteke. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake, bereziki egunaren lehen partean. Bestalde, Arabako zenbait lekutan 40 l/m² baino gehiago pilatu daiteke.