Donostiako Estropadak
Abuztuaren 28 eta 29an sailkapen estropadak jokatuko dira eta irailaren 1 eta 8an Kontxako Bandera, hori dela eta hainbat eragin izango ditu:
Pasealeku Berria itxita egongo da:
- Abuztuaren 26tik irailaren 1era arte itxita egongo da ibilgailuentzat, Argazkilarien elkartetik aurrera. Baimendutako ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira.
- Irailaren 1tik 7ra itxita egongo da lehenengo biribilgunetik aurrera.
- Irailaren 7ko 21:00etatik irailaren 8ko 15:00ak arte Argazkilarien Elkartetik aurrera.
Urgullerako sarbidea itxita egongo da estropada egunetan, sarrera dutenentzat izan ezik.
Portuko egoiliarrak
Portuko bizilagunek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, abuztuaren 26tik, astelehenetik, irailaren 9ra arte, astelehenera arte, biak barne.
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Gainera Hernani, Peñaflorida eta Portu inguruko hainbat kaletako aparkaleku erreserbatuta egongo dira traineruak daramatzaten ibiligailuentzat estropada egunetan.
Bidegorria
Pasealeku Berriko bidegorria moztuta egongo da abuztuaren 28 eta 29an, baita irailaren 1 eta 8an ere.
Puntu morea
Euskal Jaiak direla eta, estropaden bigarren asteburuan informazio eta arreta mugikorreko gunea jarriko da Boulevardeko prentsa kiosko zaharrean, honako ordutegi honetan:
Eraso sexisten aurkako informazio gehiago:
ezezetzda.eus