Donostiako Gabonak

Merkatua, feriak, atrakzioak, agenda

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gabonetako Azoka


Gozatu Gabonik onenaz Donostian, merkatuko etxolen zirkuitu xarmagarrietan barrena. Urumea pasealekuko eta Ramon Labayen plazako etxolak miatzera gonbidatzen zaitugu.

Abenduaren 2tik urtarrilaren 6ra arte.

Ordutegia:
  • 11:00-14:00
  • 16:30-20:30


Jardueren agenda begiratzera animatzen zaitugu, ez galdu Gabonetako atrakzioak eta ikuskizunak.

Aurten ere Alderdi Ederreko noria handia izango dugu: igo zaitez eta gozatu bista ikusgarriez badia gainean!

Astelehenero atrakzioak erdi prezioan. Noriaren tiketa 2,50€, trineoan bi jaitsiera 1€ eta trenean bueltatxo bat 2,50€.


Informazio gehiago: donostiagabonetakoazoka.eus/eu/

Egitaraua: agenda eta ikuskizunak



Autobus zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik hiriko Erdialdera


Zerbitzuaren datuak

Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra arte, eta bi geltoki izango ditu:
  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin

Ordutegiak jaiegunetan

Abenduaren 24an eta 31n
  • Azken irteera Illunbetik: 20:20
  • Azken irteera Mendeurrena Plazatik: 20:30

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean
  • Lehenengo irteera Illunbetik: 16:00
  • Lehenengo irteera Mendeurrena Plazatik: 16:10

Informazio gehiago: Dbus

2022/12/23-an argitaratua