Adierazpen instituzionala Donostian izan diren azken sexu erasoen aurrean

Gaitzespen elkarretaratzea gaur, ostirala 28, 13:00etan Udaletxe aurrean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aurreko larunbatean Donostian izan diren sexu erasoen aurrean Udalak honako hau adierazten du:

1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du bi emakumeek jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaerak izan dira.

2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu eraso tamalgarri hauen biktimei, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak indarkeria-egoerak pairatzen dituzten edo pairatu dituzten emakume guztiei jakinarazten die laguntza behar eta nahi izanez gero Udalak dituen zerbitzu eta baliabideetara jo dezaketela.

3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizarte, mugimendu feminista eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Eta sexuen hezkuntza lantzea, horiek kudeatzeko trebetasunak eta baliabideak emateko. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.

4.- Udalak gaitzespena adierazteko elkarretaratzea deitu du gaur, uztailak 28, 13:00etan Udaletxe aurrean eta hirian egiten diren deialdiekin bat egiten du.

2023/07/28-an argitaratua