Udaletxean banaketa goizeko 10:00etaik aurrera hasiko da, Alderdiederreko sarreran, baina beste banaketa puntuak ere egongo dira auzoetan
Donostiako Udalak 2025eko udal egutegiak banatuko ditu doan datorren
ostiralean, hilak 20.
Hainbat banaketa puntu egongo dira goizean, 10:00etatik aurrera, aleak agortu arte:
- Udaletxean
- Altzako Udalinfo bulegoan
- Udal Musika eta Dantza Eskolan
- Kultur Etxeetan goiz eta arratsaldez, eraikin bakoitzari dagokion ordutegiaren barruan
Udaletxean Goyeneche Fundazioko kideen laguntzarekin burutuko da egutegien banaketa, aurten Amarako Garagunekoen eskutik, hain zuzen ere.
Kultur Etxeetan
Auzo ezberdinetako Kultur Etxeetan ere udal egutegia jaso nahi duenak izango du aukera, aleak agortu bitartean:
• Casares, Okendo, Ernest Lluch, Egia: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
• Aiete, Loiola, Intxaurrondo, Larrotxene, Lugaritz: 16:00 - 20:30
• Larratxoko liburutegia: 16:30 – 20:00
• Etxarriene Auzo Etxea (Martutene): 16:30 - 20:00
Aleak agortzen ez badira, abenduaren 21ean, Santo Tomas eguna denez, larunbatetan zabaltzen dutenek, (Okendo K.E., Aiete K.E., Ernest Lluch K.E., Tomasene K.E.), goizez bakarrik zabalduko dute: 10:00-14.00. Abenduaren 23tik aurrera,
Gabonetako ordutegia izango dute.
2025eko udal egutegiko 13 irudiak Donostiako txokoei buruzko ilustrazioak dira, honako artista donostiarrek eginak: María Dez, Nora Pilarte Galdona, Mikel Casal eta Koloreka.