Askatasunaren Hiribidea moztuko da astelehen eta astearte arteko gauan

23:30tik 6:00ra Txurruka eta Getaria kaleen arteko oinezkoen gunearen lotura egingo da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Txurruka eta Getaria kaleen arteko lotura Askatasunaren Hiribidetik ekainaren 19ko gauatik ekainaren 20ko goiza arte egingo da. Horretarako, Mugikortasun departamentuak aditzera eman du ekainaren 19ko 23:30tik ekainaren 20ko 6:00ra Askatasunaren Hiribidearen lau bideak moztuko direla.

Eta arrazoia da bi kaleak maila berdinean lotzeko egin behar diren lanak. Lan horiek gauez egingo dira, izan ere, trafiko gutxiago dago. Hortaz, gauean lotura egin ostean, goizean errepidea margotuko da eta, horretarako, norabide bakoitzean bide bat itxiko da.

Gauean trafikoan hainbat aldaketa egongo dira, besteak beste, segidakoak: Santa Catalina zubitik, Foruen pasealekutik eta Etxaide kaletik datorren trafikoa, Okendo kaletik eta Bulevarretik igaro beharko du. Halaber, Hernani kaletik ezingo da Askatasunaren Hiribidera sartu Gros auzora norabidean. Hortaz, Grosera Urbieta eta San Martin kaletik joan beharko da. Gainera, Fuenterrabia kaletik ezingo da eskuinera joan, bai ordea ezkerrera, hau da, Cervantes plaza norabidean.

Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak gogorarazi du, lan hauen helburua dela oinezkoen pasabidearen segurtasuna hobetzea, erdiguneko oinezkoentzako gune nagusienetako bat luzatuz.

2017/11/29-an argitaratua