Donostiak emakumeek tokiko historiari eta ekonomiari egindako ekarpena ikusaraziko du

Donostian langabezia-indizea biztanleria aktiboaren %8,6koa izan zen, ehuneko 1,6 puntuko genero-arrakalarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, aldarrikapenerako egun garrantzitsua, mendeetako historiaren sinboloa. Martxoaren 8an, ehungintzako emakumezko langile batzuen feminizidioa ekartzen da gogora, duela mende bat baino gehiago erreta hil baitziren, New Yorken, haien lan-eskubideak aldarrikatzen ari zirela. Egun egokia da, halaber, berdintasun erreal eta efektiboa lortzeko borrokatu diren eta borrokatzen ari diren garai guztietako emakume guztiak gogoan izateko.

Berdintasuneko zinegotzi Ane Oyarbidek adierazi duenez, “2022 honetan, Udalak agerian jarri nahi du emakumeek historiari eta hiriari egindako duten ekarpena”. Helburu hori jasota dago Donostiako Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planean, eta hori lortzeko neurri eta proiektu asko biltzen ditu.

Oyarbidek adierazi duenez, “emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko bidean, ezinbestekoa da emakumeek eremu publikoan parte hartzea eta egiten dutena publikoki aitortzea. Urtez urte errepikatzen den lelo baten antzekoa da, baina ez dago sobera gogoratzea, Donostian ere, emakumeak gizonak baino gehiago garela kuantitatiboki, baina, zoritxarrez, atzetik jarraitzen dugula kualitatiboki. Oztopoak, desberdintasunak, kristalezko sabaiak eta beste hainbat oztopo haustea ezin utzizko helburua da oraindik ere”.

Donostiako Udalak martxoaren 8aren inguruko erakunde-adierazpen bat onetsi du, baina indar politikoek ez dute hura aho batez onetsi.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/03/04-an argitaratua