Udalaren webguneak San Sebastian eguneko ekitaldiak eskainiko ditu zuzenean

Urrezko Danborraren emate ekitaldiak edukiera mugatua izango duenez, udaletxeko sarrerako pantailan zuzenean ikusi ahal izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aurten ere herritarrek www.donostia.eus webgunean zuzenean jarraitu ahal izango dituzte 2020ko San Sebastian eguneko ospakizun nagusiak. Igandeko eta asteleheneko ekitaldien ordutegiak honakoak izango dira:

Igandea, urtarrilak 19:
  • 12:30h  Hiritar Merezimendu Dominen emate ekitaldia
  • 23:45h  Bandera igoera ekitaldia


Astelehena, urtarrilak 20 :
  • 12:00h  Haur Danborrada
  • 12:30h  Urrezko Danborraren emate ekitaldia
  • 23:45h  Bandera jaitsiera ekitaldia


Urrezko Danborra ikusteko pantaila
Aurtengo Urrezko Danborra Realeko emakumezkoen hockey eta futbol taldeek jasoko dute; jokalari eta gonbidatu ugari direnez, ekitaldiko edukiera mugatua izango da, beraz udaletxeko sarreran dagoen pantailatik zuzenean ikusi ahal izango dela ohartarazten da.  

2020/01/17-an argitaratua