Erromeria Donostiako Udalaren Txistulari taldearen eskutik
Larunbat honetan, hilak 21, txistulari taldeak euskal dantza tradizionaleko doinuak eskainiko ditu Konstituzio plazan, 18:30ean.
Datorren maiatzaren 21ean, larunbata, Donostiako Udalaren Txistulari taldeak euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria eskainiko du Konstituzio Plazan, 18:30ean. Besteak beste, kalejira, fandango, arin-arin, muxiko eta polka doinuak ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Jon Iraola dantza-masiuaren laguntzarekin.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/05/17-an argitaratua