Erregeen kabalkadak hirian eragingo dituen garraio eta trafiko neurriak

Kaleen mozketak 17:30etik 19:30era izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urtarrilaren 5ean egingo den Erregeen kabalkadaren ibilbideak Erdialdean hainbat mozketa eta trafiko aldaketa eragingo ditu. Kaleen itxierak 17:30ean hasiko dira eta gutxi gorabehera 19:30ean amaituko dira.  

 

Eraginak  

Kabalkada 18:00etan hasiko da eta hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu. Hori dela eta, 17:30etik aurrera kale hauek itxiko dira: Boulevard zumardia, Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Urbieta kalea, Prim kalea, Bergara kalea, Idiakez kalea, Gipuzkoa plaza, Legazpi kalea, Boulevard zumardia. 19:30ak aldera hiriak normaltasuna berreskuratzea aurreikusten da.  

17:30etik 19:30ak arte ibilbidean zehar dauden taxi geltokiak itxiak egongo dira eta lurpeko aparkalekuak ezin izango dira erabili.  

TAO  

Erregeen kabalkada dela eta, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, urtarrilaren 3tik, ostiraletik, urtarrilaren 7ra ,hurrengo asteko asteartera arte, biak barne.  

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.  

Eskaera  

Udalak publikoari, oro har, eta kabalkada etxetik ikusten duten pertsonei eskatzen die ez dezatela gozokirik edo inolako objekturik jaurti segizioaren igarobidean, nahasteak saihesteko (kabalkadako gozokiak zeliakoentzat egokiak dira), baita eta gerta litezkeen istripuak saihesteko ere.

Bestalde, Udalak dei egiten du desfilera erdiguneko kaleetatik joaten direnek jendearentzat muga gisa jarritako zintak eta hesiak errespeta ditzatela: desfilearen segurtasuna guztiok antolakuntzaren jarraibideak errespetatzearen araberakoa izango da.

Dbus  

Urtarrilaren 5ean Dbusen zenbait lineek geltoki aldaketak egingo dituzte desfilea dela eta.  

Aldaketak Ikusi (PDF)

2020/01/03-an argitaratua