Udalak online mintegi bat eskainiko du 'Cargo bikes' delakoei buruz saltokiei zuzendua

Datorren martxoaren 10ean 14:00etan, TXITA enpresarekin lankidetzan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Mugikortasun sailaren bitartez eta TXITA enpresa donostiarrarekin lankidetzan, online mintegi bat eskainiko du hiriko saltokiei zuzendua cargo bikedelakoak sustatzeko.

Webinar hau datorren ostegunean, martxoak 10, egingo da 14:30etatik 15:30etara, eta garraiobide honen onurak Donostiako saltokiei erakustea du helburu.

Mintegian honako gai hauek aurkeztuko dira: dauden triziklo motak eta bakoitzak eskaintzen dituen aukerak, beste hiri batzuetan bizikleta hauek erabiltzen dituzten saltokien adibideak edo zama-bizikleta horiei buruzko udal araudia.

Interesatuek, gainera, egunero garraio sistema hori erabiltzen duten Donostiako lau saltokiren esperientziak bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte.

Mintegia guztiz doakoa da eta Google Meet plataformaren bidez sartu ahal izango da esteka honetan.


City Changer Cargo Bike


Mintegi hau Udalak City Changer Cargo Bike proiektu europarrarekin duen konpromisoaren barruan dago. Proiektu horren helburua cargo bike-en erabilera handitzea eta bizkortzea da, ondoren onurak transferitzeko.

Horretarako, proiektuak hainbat ekintza aurreikusten ditu, besteak beste, tailerrak eta probak egitea mota horretako ibilgailuak eta horien ezaugarriak ezagutarazteko. Horretan ari da Donostiako Udalak esfortzu gehiena egiten, bai saltokietan, bai ikastetxeetan.

Europako proiektuak aurreikusten dituen beste ekintza batzuk honako hauek dira: zama-bizikletak alokatzeko sistemak martxan jartzea, azpiegitura neurriak hartzea (zama-bizikletentzako aparkalekuak, etab.), jarduketak beste administrazio batzuetara eramatea, karga-bizikletak udal flotetan sartzea, zama-bizikletak lizitazioetan sartzen laguntzea, erregulazio neurriak, murrizketak eta sustapenak, etab.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/03/08-an argitaratua