Alerta Laranja (asteartea, hilak 29) itsasaldeko arriskuagatik

Paseo berria oinezkoentzat bakarrik ireki da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Asteartea, hilak 29

   
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 18etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 5-6 m inguruan egongo da. Iparmendebaldeko hondoko itsasoak 3 m inguruko olatuak altxatuko ditu, azken orduetan handitu eta 3.5-4 m ingurukoak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 12 s. Mendebalosagaiko haizea ibiliko da, 6-7ko indarrarekin, eta itsaso zakarra edo oso zakarra eragingo du.  

Egoera 12:00tan


Babes zibilak aditzera eman digu, paseo berria oinezkoentzat bakarrik ireki dela. Era berean, Leizaola pasealekua eta Chillida pasealekua ere oinezkoentzat ireki dira.

Bestalde, parkeek itxita jarraitzen dute: Cristina Enea osorik, eta Urgull, Miramar eta Aiete zatika. Hau da, Orixe ikastolarako sarbidea irekita dago bakarrik ikastolara joateko; Miramarren, loretopeko sarreratik Mirakontxa pasealekuko sarrerarainoko bidea irekita dago; eta Aieten, zahar etxerainoko eta kultur etxerainoko sarrerak irekita daude.  

2019/01/29-an argitaratua