San Roke kalea trafikora itxi egingo da 3 hilabetez

Urriaren 4tik aurrera, 62 zenbakitik 50 zenbakiraino

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Espaloia eta zerbitzuen berritze lanak direla eta, San Roke kaleko tarte bat itxita egongo da trafikoarentzat, urriaren 4tik aurrera. Zehazki, 62. zenbakitik 50 zenbakiraino doana.

Besteak beste, argiteria, saneamendua eta ur hornidura hobetzeko obrak egingo dira. Lanen iraupena 3 hilabeteko izango da.

Dbus

Itxiera hori dela eta, Dbuseko 36. lineak beheranzko (Amara kalerantz) norabidean dituen 4 geltoki anulatu egingo dira.

2021/11/15-an argitaratua