Donostia Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko elkartu da

Udalak elkarretaratze isila egin du Alderdi Ederren gaur eguerdian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak bost minutuko elkarretaratze isila egin du Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izan da Alderdi Ederren.

Eneko Goia alkatea izan da elkarretaratzearen buru, eta bat egin dute udal taldeetako ordezkariek, hainbat erakunde eta elkartetako ordezkariek, baita Ukrainako herriarekin bat egin nahi izan duten herritarrek ere.

2022/03/09-an argitaratua