Denboralea: hiriko parkeen eta Paseo Berriaren egoera (2019/11/05)

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Parkeek zatika itxita jarraitzen dute. Hots, Cristina Enea itxita dago, eta bertan, ikuskapena egiten jarraitzen dute. Espero da bihar amaitzea. Ikuskapen hau amaitu arte ez dira beste parkeetan sartuko. Beraz, Aiete, Urgull eta Mirmar atzo bezala jarraituko dute. Aieten, parkea itxita, eta Kultur Etxera zein Zahar Etxera sartzeko bideak soilik irekita. Urgull itxita, Orixera sartzeko izan ezik. Eta Miramar Jauregia, Alfonso XIII plazatik itxita, eta Loretopetik Mirakontxarako bidea irekita.  

Paseo Berria garbitzen ari dira une honetan. Itsasoak ekarritako zikinkeri nahikoa zegoen (zuhaixkak eta ondarra batez ere). Espero da 16:00tan oinezkoentzat ireki ahal izatea, ez ordea ibilgailuei. Egoera horrela mantenduko da, gutxienez, bihar eguerdia arte. Eguraldian hobera egiten badu bihar eguerditik aurrera guztiz irekiko da eta, beraz, autoei ere sartzen utziko zaie.  

2019/11/05-an argitaratua