Asteburu honetako Dbus-en zerbitzu aldaketak

Bidebietako jaiak eta Minbiziaren aurkako lasterketa direla-eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bidebietako jaiak


Bidebietako Txanpontxo jaiak direla eta, maiatzaren 9an, 10ean eta 11n 14-Bidebieta linean ibilbideen eta geltokien aldaketa puntualak egingo dira.    

Hala, Bidebietako Anbulategia, Julio Urkixo 38 eta Serapio Mujika 29 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira momentu jakinetan, Juan XXIII.era lekualdatuz geltokiak. Aldaketen ordutegiak hauek dira:  
  • Osteguna, maiatzaren 9a: 17:15etik 21:30era gutxi gorabehera.  
  • Ostirala, maiatzaren 10a: 17:00etatik 18:30era gutxi gorabehera.  
  • Larunbata, maiatzaren 11: 12:00etatik 13:00etara eta 17:15etik 20:30era gutxi gorabehera.




Ostiralean eta larunbatean zerbitzu Gautxoriak ez dira sartuko Bidebietara, Juan XXIII.an egingo dute geldialdia, gauean ere festa ekitaldiak egingo dira eta.  

Minbiziaren aurkako lasterketa


Datorren igandean, maiatzaren 12an, 10:00etatik 10:30era gutxi gorabehera, aldaketak egingo dira 16-Igeldo linean Minbiziaren aurkako Lasterketa dela eta.

Informazio gehiago

2019/05/07-an argitaratua