Apirilak 14-15-16: ate irekien jardunaldiak

Ezagutu udaletxea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Ate Irekien Jardunaldiak antolatu ditu asteburu honetan (apirilaren 14, 15 eta 16an), erakundea herritarrei hurbiltzeko eta hiriko eraikinik enblematiko eta maitatuenetako baten balioa azpimarratzeko.

Donostiarrek Udaletxeko areto nagusietako batzuk bisitatu ahal izango dituzte, modu librean edo bisita gidatuen bidez. Bisita hauetan izena emateko epea amaitu da, baina libreki ikusi ahal izango dira ere areto desberdinal, hala nola Udalbatza Aretoa, eskalinata nagusia, Harrera Gela, Gobernu Batzarraren aretoa eta Prentsa Aretoa.

Bisita librea


Eraikina bisitatzeko sarrera Alderdi Ederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegia honako hau da:
  • Apirilaren 14an: 16:00etatik 20:00etara
  • Apirilaren 15ean eta 16an: 11:30etik 14:00etara /16:00etatik 20:00etara

2023/04/13-an argitaratua