Urriak 3: Reala eta Anderlecht arteko partidarako segurtasun neurri bereziak
16:30etik aurrera trafikoa moztu egingo da estadioaren inguruan
Urriaren 3an, 18:45ean, Reale Arena estadioan jokatuko den Real Sociedad eta Anderlecht futbol taldeen norgehiagoka
arrisku handiko partida izango dela ohartarazi dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Hori dela-eta,
segurtasun-dispositibo berezi bat prestatu dute hiri osoan, eta hain zuzen ere, partida hasi baino ordu batzuk lehenago estadioaren inguruko trafikoaren fluxuetan eragina izango duena.
Arrisku handiko partida izendatzearen arrazoiak dira partidaren nazioarteko izaera eta pertsona ugarien bertaratzea, horien artean, Belgikako taldeko mila bat zale etorriko baitira.
Horrenbestez, Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Donostiako Udalak hainbat neurri hartu dituzte partida ikustera joango diren bi zaleen arteko zein gainerako hiritarren arteko bizikidetza-guneak bermatzeko. Hortaz,
16:30etik aurrera eta 19:00ak arte, gutxi gorabehera, Amara Berrin Pio XII eta Anoeta Estadioaren artean, trafikoa guztiz moztuta egongo da.
Udalaren eta segurtasun operatiboaren arduradunek dei egin dute:
- garraio publikoa erabiltzea
- estadiora denborarekin joatea
- Amarako auzotarrei zein hiriko beste auzoetako bizilagunei eskatu diete kontuan hartzeko neurriok euren egunerokotasunean izan ditzaketen eraginak
Itxiera perimetrala
Ohiko segurtasun neurriez gain, dispositiboa indartuko da eta 16:30etik 19:00etara Amara Berri auzoko zati bat eta Anoeta estadioaren ingurua trafikoari guztiz itxita egongo da.
Segidako kaleetan
trafikoa guztiz moztuta egongo da:
- Hegoaldea: Zorroaga pasealekua – Aita Donostia plaza – Errondo pasealekua (bide hauetan trafikoa moztuko da Portutxo biribilgunean eta Toribio Alzaga eta Zorroaga pasealekuaren arteko biribilgunean)
- Iparraldea: Pío XII plaza - Eustasio Amilibia
- Mendebaldea: Carlos I.aren hiribidea
- Ekialdea: Felipe IV – Irun Plaza – Baleazaleak
- Begiristain Doktorearen pasealekua: Aita Donostia plaza eta Ospitalerainoko zatia
Larrialdietako ibilgailuak, garraio publikoa, mugikortasun urriko pertsonak eramaten dituzten ibilgailuak edo Osakidetzako etxez-etxeko asistentzia zerbitzuak igaro ahal izango dira. Garraio publikoak, Madrilgo hiribidetik ibili ahal izango da bi norabideetan, baina ordu horietan Isabel II eta Aita Donostia plazaren artean, bi norabideetan, dauden geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
Itxieraren barruan aparkatuta dauden ibigailuren bat mugitu beharko balitz, ibilgailu horiek Pio XII plazatik aterako dira. Ospitalera joan behar duten hiritarrei aholkatzen zaie GI-40 errepidea erabiltzea.
Amara Berriko bizilagunak
5-1 Amara sektoreko TAO baimena duten egoiliarrek, urriaren 2tik 4ra, biak barne, libreki aparkatu ahal izango dituzte haien ibilgailuak 1-2 Erdialdea, 1-5 Morlans, 5-2 Loiolako Erriberak eta 5-3 Loiola sektoreetan. Sektore horietan, TAOko titularrei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatuko zaizkie.
Hala ere, egoiliar horiek ezin izango dute doan aparkatu nahitaezko ordainketa eremuetan (15 eremuetan), ezarritako erregulazio ordutegiaren barruan.
Dena dela, segurtasun arduradunek hiritarrei eskatu diete, ahal duten heinean aipatutako eremu perimetralera ez hurbiltzeko, ordezko bideak erabiltzeko eta egingo diren sarrerak eta irteerak denborarekin planifikatzeko.
Beste hainbat neurri
Gainera, gogorarazi dute kirolaren bortizkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta tolerantzia ezaren aurkako Legeak kirol-instalazioetan edo inguruetan bengalak eramatea edota erabiltzea debekatzen duela, eta bide publikoan erabiltzeak ere Hiri Segurtasuna Babesteko Legea erabilita zigortu daitekeela, betiere baldin eta arau-hauste penalik ez badago.
2024/09/27-an argitaratua