2023ko udal aurrekontuaren proiektua hiritarrei aurkezteko bilera irekia, otsailaren 20an

Astelehena 20an izango da, 18:00etan, Udalbatza aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren astelehenean, otsailaren 20an, 2023ko udal aurrekontuaren proiektua aurkezteko herritarrentzako bilera irekia egingo da udaletxean, xehetasunak ezagutzeko eta galderak egin ahal izateko. Hitzordua 18:00etan izango da Udalbatzan.

Parte hartzaileak


Aurkezpenean parte hartuko dute Kerman Orbegozok, Ogasun eta Finantzetako Zinegotzia, baita gainerako alderdi politikoetako ordezkariek ere.


Ikusi: 2023ko udal aurrekontu proiektua

2023/02/16-an argitaratua