Dantza emanaldi sorta apirilean Dantzaren hilabetearen harira

Eskolako dantza ikasleek Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartuko dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak ekitaldi ugari antolatu ditu apirilerako, Dantzaren Nazioarteko Hilabetearen ospakizunak aitzaki hartuta; hain zuzen, Coral López-Castellanos, Naroa Gurutzeta eta Maider Urrestarazu Eskolako dantza irakasleak Elkarteko kide dira, eta horregatik, Eskolako dantza ikaleek ekitaldi horietan parte hartuko dute, dantzaren hilabeteari omenaldia eginez. Hauxe da datorren hilabeterako antolatuako emanaldiak:

            • MARTXOAK 20, IGANDEA: "Eskolen erakustadia" Bastero Kultur Etxean. Bertan, Coral López-Castellanosen maila aurreratuko ikasleek parte hartu dute.

            • APIRILAK 2, LARUNBATA: "Dantza Kalean" Donostiako Alderi Eder Plazan, arratsaldean (ordua zehazteke). Coral López-Castelolanosen ikasle talde batek parte hartuko du.



            • APIRILAK 3, IGANDEA: "Kontxako barra": bertan, urtero bezala, dantza klasikoko ikasle guztiek parte hartuko dute. Kontxako barrako emanaldiak indar handia du Eskolako dantza ikasleentzat; Coral López-Castellanosen ekimenez hasi zen Eskola emanaldi honetan parte hartzen, eta ordutik, ikasleek egindako lana erakusteaz gain hiriko ikur bilakatu da erakustaldia.

              - TXIKIEN BARRA: 11:00-11:30 (Eskolako 46 dantza klasiko ikaslek parte hartuko dute).
              - ERTAINEN BARRA: 11:50-12:20 (Eskolako 37 dantza klasiko ikaslek parte hartuko dute).
              - HANDIEN BARRA: 12:45-13:30 (Eskolako 28 dantza klasiko ikaslek parte hartuko dute).




            • APIRILAK 30, LARUNBATA: "Dantza Sariak" banatuko dira Donostiako Udal areto nagusian, eta ekitaldian Coral López-Castellanosen maila aurreratuko ikasleek parte hartuko dute.
            • MAIATZAK 1 IGANDEA: "Nazioarteko Dantzaren Eguneko Gala" Victoria Eugenia Antzokian, 12:00etan eta 19:00etan.









APIRILAK 29, DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 29an jaio zen Jean-Georges Noverre koreografoa (1727-1810), dantza modernoaren aitzindari jotzen dena, eta egun hori aukeratu zuen UNESCOk 1982an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakunde horrek babes ofiziala ematen die dantza mota guztiei munduko herrialde guztietan, Dantzaren Nazioarteko Kontseiluaren bitartez. 1996az geroztik, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatzen ditu egun hori ospatzeko eta, ekintza programa baten bitartez, beren lanbidea omentzeko.
 

2022/03/22-an argitaratua