Udalak Zinemaldiko sarrerak banatuko ditu donostiar langabetuen artean

Interesatuek inprimakia bete beharko dute www.donostia.eus web atarian eta, bertan, egiaztatu beharko dute langabezian daudela

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aurten ere Donostiako Udalak eta Donostia Zinemaldiak dohako 1000 sarrera banatuko dituzte donostiar langabetuen artean. Horretarako, Udalak eta Zinemaldiak lankidetza egin dute aurten ere donostiar langabetuek Zinemaldiaz goza ahal dezaten.

Dagoeneko interesatuek eskatu ditzakete sarrerak. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, sail ofizialeko filmeren artean. Donostiako Udalak gomendatzen du eskaria www.donostia.eus web atariaren bidez egitea.  Bertan, imprimakia bete beharko dute eta egiaztatu beharko dute – Lanbide edo Darde ziurtagiria aurkeztuta – langabezian daudela. Dena dela, eskaria 010 telefonoaren bidez eta Udalinfo-ren bulegoetan ere egin daiteke.

Behin eskaria eginda, egiaztagiria jasoko dute, hain zuzen ere, Udaletxean aurkeztu beharko duten egiaztagiria sarrerak jasotzeko.

Online Sarrera eskaera

2016/09/15-an argitaratua