Kontxako barandaren 225 zati zozkatuko dira donostiarren artean

Interesdunek maiatzaren 3tik 31ra eman beharko dute izena, Udalinforen bulegoetan edo Udalaren webgunean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Kontxako barandaren 225 unitate, duela gutxi berrituak, zozkatuko ditu interesdunen artean. Moduluak 80 cm zabal eta 50 kg dira, eta doan emango dira. Dena dela, zozketan onuradun suertatzen direnek 145 euro ordaindu beharko dituzte, baranda tarteak zatitu eta prest uzteagatik.  

Donostiako ikur nagusiaren jatorrizko zati bat nahi dutenek hirian erroldatuta egon edo hirian jaioak izan beharko dute, eta hitzeman beharko dute ez dutela ondasuna merkaturatuko, horren jabetza intelektuala Udalarena baita. Horretarako, dokumentu bat sinatu beharko dute eskabidea egitean.
  • Interesdunek maiatzaren 3tik 31ra eman beharko dute izena, Udalinforen bulegoetan edo Udalaren webgunean.  
  • Eskatzaileak bi taldetan banatuko dira: hirian erroldatuak (1. taldea) eta Donostian jaioak (2. taldea).  
  • Pertsonako modulu bat eska daiteke soilik.
  • Interesdunek beren datu pertsonalak jarri beharko dituzte inprimakian, eta deialdian interesa dutela eta oinarriak onartzen dituztela adierazi.
  • Zozketa uztailaren 20an izango da.
  •  1. taldeko interesdunak 225 baino gutxiago badira, esleitu gabe geratutako moduluak 2. taldeko interesdunen artean zozkatuko dira, uztailaren 27an.  
  • Barandak udal biltegian jasoko dira, Belartza eremuan (Errekatxulo, 3).



Eskaera tramitean aurkituko duzu informazio gehiago

2018/05/02-an argitaratua