Aire zabalean esfortzu fisiko handiko jarduerarik ez egitea gomendatzen da

Saharako hauts-partikulen kontzentrazio dela eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eusko Jaurlaritzaren Airearen Kalitatearen Kontrolerako Sareak jakinarazi du partikulen kontzentrazioa igo egin dela Euskadi mailan, Iberiar penintsula osora Saharako basamortutik sartutako hautsa dela eta.

Donostiara hautsa gauerdian iritsi da eta hiriko estazio guztietan igo dira partikula mailak. Egoera ostiralera arte luza daitekeela aurreikusten da, betiere eguraldiaren arabera. Beraz, Donostian partikula maila altuak espero dira hurrengo egunetan, irailaren 8ra arte, ziur aski.

Gomendioak

  • Aire zabalean esfortzu fisiko handiko jarduerarik ez egitea gomendatzen da
  • Espreski arrisku gehiago izan dezaketen hainbat kolektibori zuzentzen diegu deia, pertsona edadetuei, haurrei eta asmatikoak direnei, besteak beste.
  • Fisikoki aktiboak diren pertsona helduak, kasurako, aire zabalean eta denbora luzez jarduera fisikoa edo lana gogor egiten dutenak ere daude talde kalteberen artean.
  • Auto partikularra erabili beharrean garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Izan ere, autoek partikula mailak igotzen baitituzte.

Hurrengo orduetan eta egunetan hirian neurtzen diren partikula mailen jarraipena egingo da eta iragarpenean aldaketarik balego aditzera emango da.

2023/09/06-an argitaratua