Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeetarako hautagaitzen zerrendak argitaratu dira
Zerrendak azaroaren 22tik 25era egongo dira ikusgai Altzako Alkateordetzan
Bozketa eguna 2023ko
azaroaren 25ean izango da
Udaletxeko sarreran goizeko
9:00etatik arratsaldeko
15:00rak arte.
Ekialdeko Barrutikoak diren eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda dauden auzo-elkarteek zein arlo-entitateek izango dute bozkatzeko aukera.
Udal Batzarra Barrutiko kudeaketa-organo nagusia da,
dagozkion eskumenen baitako tokiko gaietan auzotarren, kolektiboen eta entitateen
kontsultarako eta partaidetzarako organo goren gisa jarduten duena.
Batzar hau 19 kidek osatzen dute,
- Barrutiko batzarraren Zinegotzi-burua
- Barrutiko batzarraren zinegotzi-buruordea
- udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 7 kide
- auzo elkarteetako 5 ordezkari
- eta arloko entitateen 5 ordezkari izango direnak.
Hauteskunde prozesu honen emaitza izango den Batzar berriak 2023-2027 epean jardungo du.
Erlazionatutako dokumentuak
2023/11/23-an argitaratua