Muturreko fenomeno meteorologikoa

Parkeak eta Pasealeku Berria itxiko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Babes zibilak aditzera eman du hainbat abisu eta alerta izango ditugula, meteorologia txarra dela eta.

Haizea

Guztiz itxita egongo dira parke hauek:
  • Cristina Enea
  • Oroimenaren parkea
  • Serafín Baroja

Parke hauetan itxiera partziala egingo da:
  • Aiete: bakarrik topalekura eta kultur etxera doazen sarbideak irekita egongo dira
  • Urgull: guztiz itxita egongo da Orixe Ikastolarako sarbidea izan ezik
  • Miramar: guztiz itxita egongo da Loretopea eta Mirakontxa lotzen dituen bidea izan ezik.

Era berean, Santa Klara uhartera joateko garraio eta bisita zerbitzuak etengo dira. Neurri hauek egun osoan matenduko dira.

Olatuak

Itxita egongo dira:
  • Pasealeku Berria ibilgailuentzat zein oinezkoentzat itxita
  • Leizaola pasealekurako sarbidea (Zurriolako espigoia)
  • Haizearen Orrazirako sarbidea

Une oro, Babes Zibilak egoeraren jarraipena egingo du eta dagozkion neurriak hartuko ditu.

Informazio gehiago: Euskalmet

(Informazio hau eguneratu da urriaren 20an, 15: 00etan)

2023/10/19-an argitaratua