Donostiak 1.000 etxebizitza berri baino gehiago ditu eraikuntza-fasean
Infernuko lanen hasierarekin, dagoeneko hiru dira gauzatzen ari diren hirigintza-garapenak, eta horiei beste bat gehituko zaie urtean zehar
Donostiako Udalak hasiera eman dio Infernuaren garapenari. Infernua hiriko hirigintza-eragiketa zaharrenetako bat da, eta horri esker 540 etxebizitza eraikiko dira; horietatik erdiak babes ofizialekoak edo publikoak izango dira.
Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, "
arlo honetan lehen garapen aurreikuspenak duela berrogei urte baino gehiagokoak dira. Gaur, Infernuko operazioa hasi dela esan dezakegu".
Goiak azaldu duenez, "
atzotik lehenengo lanak egiten ari dira, besteak beste, eraikin batzuetan amiantoa kentzea eta beste batzuk eraistea. Fase honek aste batzuk iraungo ditu, eta ondoren eraikuntza fasea hasiko da".
Horrela, datozen asteetan eremua birpartzelatzeko akordioa onartzeko asmoa du Udalak, eta hasierako aurreikuspenaren arabera, 2027rako eraikita dauden lehen etxebizitzak entregatzen hasi ahal izango dira.
1.000 etxebizitza martxan
Garapen horren hasierarekin, Udalak hasita ditu jada mila etxebizitza baino gehiago biltzen dituzten
hiru esku-hartze:
•
Ciudad Jardín: 264 etxebizitza
•
Añorgako Geltokia: 248 etxebizitza
•
Infernua: 540 etxebizitza
Laster, urte honetan zehar, Illarrako garapena hastea aurreikusten da, eta horrek beste 260 etxebizitza eraikiko ditu. Gainera, Igarako garapena oso aurreratuta dago. "
Urte honen amaierarako 1.300 etxebizitza inguru izango ditugu eraikuntza-fasean, erdia babes publikokoak", adierazi du alkateak.
Etxebizitza, lehentasuna
Udala buru-belarri ari da lanean hiriarentzat garrantzi handia duten beste sustapen eta garapen batzuk aurrera ateratzeko, hala nola Txomin Eneako bigarren fasea eta Igarako garapena. Guztira bostehun bat etxebizitza gehiago izan daitezke.
"Adierazi dugu etxebizitza dela gure lehentasuna legealdi honetarako. Eta hori ekintzekin erakusten ari gara, ez hitzekin bakarrik ", azpimarratu du alkateak.
Udal gobernua buru-belarri ari da etxebizitzaren eraikuntza bultza dezaketen esparruak aurrera ateratzen.
"Gure ahalegina etxebizitza-parkea nabarmen handitzea da. Legealdi honetan 3.000 etxebizitza inguru eraikitzen hasi ahal izango gara", azpimarratu du alkateak. Gainera, arlo honetan akordio garrantzitsuak egingo dira, hala nola Loiolako Kuartelak erostea.
2025/03/06-an argitaratua