Gros, Amara Berri, Egia, Loiola, Martutene eta Amara Osinaga eremuen ur kontagailuen irakurketa

Zergadunak bere irakurketa eman dezake www.vanagua.org web orrian edo 900-923193 telefonoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Krisi sanitarioa kudeatzeko, alarma egoera indarrean jarri zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, eta hori dela eta, eremu honen kontagailuen irakurketa etenda gelditu zen.      

Eremu horretako kontagailuen irakurketaren fakturazioa, irakurketarik ez badago, aurreko urteko epe bereko kontsumoen arabera egingo dugu, gutxi gorabehera, etxeko kontagailuen kasuan, eta abonu kuota besterik ez dugu igorriko jardueretako kontagailuen kasuan.    

Zergadunak bere irakurketa eman dezake, kontsumo erreala fakturatu diezaiogun, edo abonu kuota besterik ez bidaltzeko eskatu.

Informazio hori  ur kontagailuak irakurtzen dituen VANAGUA SA enpresaren 900 923 193 telefonora deituta eman dezake zergadunak, edo www.vanagua.org web orriaren bidez.ur kontagailuen irakurketa      

Erlazionatutako dokumentuak

2020/05/12-an argitaratua