Aita Donostia plaza sahiesteko ibilbide alternatiboak

Anoeta inguruan egiten ari diren obrak direla eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Topoaren sarrera berria sortzeko Anoeta inguruko azalera gainean Euskal Trenbide Sarea (ETS) egiten ari den obrak mugatu egin du Amara Berri auzoko Aita Donostia biribilgunearen gaitasuna, eta obra-fase berria are gehiago murrizten du trafiko-fluxuak xurgatzeko duen gaitasuna.

Fase berri honetan obrak gune berriak okupatuko ditu, eta horren ondorioz:
  • ibilgailu pribatuek ezin izango dute Aita Donostia biribilgunerantz biratu Baleazaleen kaletik,
  • ezinezkoa izango da Begiristain Doktorearen kaletik (beheranzko norabidean) Zorroaga Gainara edo Zorroaga pasealekura biratzea,
  • Begiristain Doktoretik (igoeranzko norabidean) Zorroaga Gainara ezkerrera biratzea uneoro baimenduko da.

Horregatik gomendatzen da:
  • Garraio publikoa erabiltzea
  • Ibilgailu pribatua erabiltzea ezinbestekoa bada, dauden ibilbide alternatiboak erabiltzea
  • Anoetan egiten diren ekitaldietarako Illunbeko aparkalekua erabiltzea

Ibilbide alternatiboak

Jatorria eta/edo helmuga Ospitaleak, Illunbe edo Miramon duten ibilgailuak:
  • Ekialdetik (Irun, Frantzia...): GI-20 - GI-40/41 biribilgunea Martutenen; saihestu 7. irteera GI-20 errepidean (Loiola), Madril hiribidea eta Zorroaga pasealekua.
  • Hegoaldetik eta mendebaldetik (Tolosa, Zarautz...): GI-20 - Ospitaleak biribilgunea; saihestu GI-20 errepideko 9A irteera (Amara), Carlos I – Madril hiribidea, Errondo eta Zorroaga pasealekuak.
  • Hirigunea (Erdialdea, Amara Zaharra, Gros...): GI-40/41 biribilgunea Martutenen; saihestu Madril hiribidea eta Errondo eta Zorroaga pasealekuak.

Ibilbide horiek behar bezala adierazita daude hiriko hainbat tokitan jarri diren seinale desberdinen bidez, ibilbide egokienak aukeratzea errazteko.


Inguru horretan behar bezala zirkulatzea ahalbidetzeko, ibilgailuei gogorarazten zaie:
  • Bigarren lerroan aparkatzea debekatuta dago
  • Asfaltoan seinaleztatutako lauki horia errespetatu behar da, biribilgunea ez oztopatzeko

2024/01/26-an argitaratua