Jazzaldia: TAOn aldaketak, Dbusen zerbitzu bereziak,...

1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako TAO txartela duten erabiltzaileek gainerako sektoreetan aparkatzeko baimena izango dute, uztailaren 20tik 27ra arte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO


Donostiako Udalak jakinarazten du, Heineken Jazzaldia dela eta, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dutela Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan 2015eko uztailaren 20tik uztailaren 27ra bitartean, biak barne.

Jazzaldia 2015erako Zerbitzu Bereziak



2015eko uztailaren 22tik, asteazkena, uztailaren 26ra arte, igandea, 2015eko JAZZALDIA dela eta, Dbusek gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu auzo guztietara.

Zerbitzuak ikusi (pdf)

2015/07/17-an argitaratua