Donostiaeskola: bi irakasle kontratatzeko hautaketa-prozesua

'Gitarra elektrikoa' eta 'Hizkuntzaren Pedagogia-Pianoa'

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Deialdi honen xedea da irailetik aurrera irakasle (Gitarra Elektrikoa) - 3239 irakasle (Hizkuntzaren Pedagogia – Pianoa) - 3229 lanpostuak bitarteko funtzionario bidez betetzeko pertsonak hautatzea, bai eta espezialitate horietako erakunde autonomoaren berezko lan-poltsak handitzea ere.

Lehenengoa titularra aldi baterako ordezkatzeko, behar-beharrezkoa den denborarako, eta bigarrena erakunde autonomoko plantilan lanpostu hutsa dagoelako.

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 18an amaituko da. Azterketak irailaren 2an egingo dira, berehala hasi ahal izateko.

Oposizioa izango da hautaketa sistema


Prozesua gainditu eta hautatuak izan ez diren izangaiak Erakunde Autonomoaren lan-poltsetan sartuko dira, Donostiako Musika eta Dantza Eskolako lan-poltsak eratzeko eta kudeatzeko irizpideetako 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Informazio gehiago: lan eskaintzak

Erlazionatutako dokumentuak

2022/07/05-an argitaratua