Abuztuaren 31 oroimenaren eguna izango da aurten ere
Herritarrak izango dira XIX. mendearen hasieran hiria suntsitu zuen sutearen oroimenezko ekitaldien protagonista
Donostiako Udalak
abuztuaren 31ko oroitzapenezko ekitaldien programa ofiziala ezagutzera eman du, 1813ko Donostiaren eraso eta erreketa tragikoa gogorarazten duen data enblematikoa.
Jon Insausti Kultura zinegotziak nabarmendu duenez, "
urtero bezala, tradizioa, solemnitatea, memoria historikoa eta herritarren parte-hartzea uztartuko dira, jaien artean gure-gurea delako eta hiriaren eta donostiarren sustraiak sinbolizatzen dituelako".
Insaustik, halaber, "
urtero Donostiak bere historiarekin eta bake eta bizikidetza balioekin duen lotura sendotzen duen memoria, errespetu eta kultura jardunaldi honetan parte hartzeko" deia egin du.
Oroitzapen ekitaldiak
Ekitaldi nagusiak abuztuaren 31n egingo dira, igandea, ohiko jarduerekin. Hasteko, goizeko meza egingo da, hiria hartu eta suntsitu zutenean hil zirenen omenez, eta amaitzeko, erreketa tragikoa antzeztuko da.
• 11:30 Elizkizun Nagusia Koruko Andre Maria basilikan.
• 12:45 Lore eskeintza Itxas atean (Portaletas).
• 17:00 Patiñako elkarteak Koruko Ama Birjinaren plazatik Zuloaga plazaraino hurbildu.
• 17:00 Kursaalaren eta Begiratokiko Bateriaren arteko kanoi-hotsa. Ondoren, indar aliatuen hurbilketa Kursaaletik Zuloaga plazaraino.
• 18:00 Donostia 31 Kultur Taldearen esker ona Mugarik Gabeko Medikuei eta Urteurreneko desfilearen irteera Zuloaga plazatik.
• 19:00 Minutuko isilunea Bulebarreko kioskoan eta hiriaren setioaren hasiera. Donostiako Aintzinako Himnoa joko dute
• 21:00 Gazteluaren erasoa eta Donostiaren erreketa Zuloaga plazan antzeztu.
• 21:30 Hiriko sutearen simulazioa Apaizen pasealekuan eta Begiratokiko Baterian.
o Kanpai hotsak hiriko eliza desberdinetan eta Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztea.
o “Zuzien argitan zeremonia” paseoa egingo da San Bizente elizatik Santa Maria basilikaraino.
Boulevard zumardia itxita
Ospakizun ekitaldiak direla eta, abuztuaren 31n, igandean, Boulevarda moztu egingo da 16:30etik 19:30era gutxi gorabehera, Aldamar kaletik Hernani kaleraino.
Horrek Dbuseko zerbitzuetan aldaketak eragingo ditu.
Ospakizunaren inguruko kultur jarduerak
Hilaren 31ko egitarauaz gain, aurreko egunetan gertaera historiko honekin zerikusia duten
hainbat kultur ekintza egingo dira. Horrela,
abuztuaren 26tik 30era erakusketa irekia egingo da San Jeronimoko hitzaldi aretoan (Liburutegi Nagusia) 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Bertan, 1813 erre aurretik hiria nola konfiguratu zuten azaltzen duten panelak, garai hartako jatorrizko gutunak eta dokumentazioa, erre aurreko eta ondorengo hiriko bideoak, hiriaren mapa zahar eta argitaragabeak eta 1813ko gerrari egindako "The Siege of Saint Sebastian" partitura ikusi ahal izango dira.
Egun horietan bertan (29an izan ezik), aretoan bertan hainbat hitzaldi egingo dituzte aditu desberdinek, guztiak arratsaldeko 19:00etan. Hilaren 29ko hitzaldia San Telmo Museoko areto batera eramango da eta ordu berean izango da (19:00etan).
Omenaldiak
Gertaera historiko honen biktimak gogoratzeaz gain,
egunean zehar euren egunerokotasunean hirian arrastoa utzi duten eragile eta pertsonen lana eta oroimena omenduko dira.
Horrela, arratsaldean egingo diren ekitaldietan, aurten Donostia 31 Kultur Taldeak, desfilea hasi aurretik, Mugarik Gabeko Medikuak omenduko du, egiten duten lan humanitarioa aitortzeko.
Horretaz gain, hil ondorengo omenaldia ere egingo zaio Odon Elorza Brauer Luckia Casino Kursaaleko marketin-zuzendariari, hiru hamarkada baino gehiagoan ekitaldi horiek antolatzeko baldintzarik gabe emandako laguntzagatik. Bere familiak Iñigo Aristegi artistaren oroimenezko eskultura jasoko du.
Erlazionatutako dokumentuak
2025/08/26-an argitaratua