2024ko Inauteriek
trafikoan hainbat aldaketa eragingo dituzte hiriko
zirkulazioan eta autobusen ibilbideetan. Udalak gomendatzen du Donostiatik mugitzeko
garraio publikoa erabiltzea eta horretarako zerbitzua sendotuko du.
Trafiko aldaketak
Larunbat honetan,
otsailaren 10ean, 15:00etatik 21:30era, eta igandean,
otsailaren 11n, 15:00etatik 21:30era, ibilbidea zeharkatuko duten kaleak itxita egongo dira:
- Erdialdeko ibilbidea: Boulevard, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa pl., Legazpi, Boulevard
- Groseko ibilbidea: Kursaal zubia, Zurriola hiribidea, Nafarroa hiribidea
Bi egunetako desfilea 17:01ean hasiko da.
Trafiko aukerak
- Easo kaleak bi noranzko izango ditu, San Martin kalearen eta Mendeurrenaren plazaren artean. Autobus erreia autobusak erabiliko du, erdigunerako noranzkoan, eta beste erreia kontrako norabidean izango da, Amara aldera
- Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik
- Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu
- Okendo kaleko noranzkoa ere aldatuko da, larunbatean eta igande arratsaldean
- Kontxako pasealekutik garraio publikoa eta inguruko bizilagunen ibilgailu pribatuak baino ezin izango dira ibili
- Gros auzoan, barne-trafikoa mugikortasun agenteek arautuko dute, eta desfilea egingo ez den lekutik kontu handiz igaro ahal izango da
- gomendatzen da Inauteriek dirauten bitartean auto pribaturik ez erabiltzea erdialdeko kaleetan
TAO
1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreko aparkaleku baimena duten egoiliarrek hirian arautuko beste
edozein sektoretan aparkatzeko aukera izango dute destinoko sektoreko
TAO baimena dutenen baldintza berdinetan,
otsailaren 5etik (astelehenetik) otsailaren 14ra arte (asteazkenera arte), biak barne. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Garraioa publikoa
Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira:
Dbus, Lurraldebus eta
Ekialdebus.
Hiriaren erdigunean egingo diren aldaketak direla-eta, zenbait
taxi geraleku ere aldatu beharko dira. Hala, desfilea dirauen bitartean, ez dira erabiliko Boulevardeko, Askatasun hiribideko eta Idiakez kaleko geralekuak. Taxiak Eason eta Askatasun hiribideko atari bikoitien lehenengo etxadian jarriko dira, Okendo eta Santa Katalina artean.
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du asteburuan