Gabonetako Azokaren irekiera ekitaldiak eragina izango du hirian

Larunbatean, azaroaren 30ean, Maria Cristina zubia itxiko da 16:45etik 19:15era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Gabonetako Azoka tradizionala inauguratuko du datorren larunbatean, azaroaren 30ean, 18:00etan, eta argiak pizteari ekingo dio. Jai-ekitaldi horretan, besteak beste, su artifizialak botako dira Maria Cristina zubitik, eta ondorioz, zubia itxita egongo da, bai oinezkoentzat, bai ibilgailuentzat, 16:45etik 19:15era.

Bestalde, Dbusek aldaketak egingo ditu linea hauetan: 17-Gros-Amara-Miramon, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:
  • Amara/Antiguo alderantz: Iparreko Geltokian gelditu ondoren, Federico Garcia Lorcatik joango dira Mundaiz zubiraino. Gernikako Arbolatik bueltatuko dira, eta Foru pasealekutik/Valentín Olano kaletik aurrera ohiko ibilbideak berreskuratuko dituzte.  Geltoki guztiak mantentzen dira.
  • Gros alderantz/Erdialderantz: ohiko ibilbidea egingo dute.

2019/11/29-an argitaratua