Maiatzak 12: kirol-probek sortutako trafiko eta garraio neurriak

Boulevarda trafikoarentzat itxita egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Datorren maiatzaren 12an, igandean, hainbat kirol proba egingo dira hirian: ‘Itzulia Women2024’ eta ‘Minbiziaren aurkako martxa eta lasterketa’.

Hau dela eta, nagusiki Erdialde, Gros, Amara, Antigua eta Añorgan eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Hauek guztiek eragin zuzena izango dute garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Eraginak

  • Larunbat honetan, maiatzaren 11n, 18:30etik maiatzaren 12ko, 18:00etara Boulevarda erabat itxita egongo da trafikoarentzat, taxi eta autobus geltokiak barne, Legazpi kaletik Hernani kalearen hasierara arte. Dena den, maiatzaren 11ko 22:00etatik, igandeko 07:00etara, partzialki itxita egongo da
  • 09:30ak aldera itxiko dira irteera neutralizatuak igaroko dituen kaleak, 10:30ak arte, gutxi gorabehera: Boulevard - Zurriola zubia - Ramón María Lili - Euskadi plaza – Frantzia Pasealekua - Federico Garcia Lorca – Urumea Pasealekua - Jose Antonio Agirre zubia - Zuaznabar - Pio XIIaren plaza - Pedro Manuel Collado – Morlans biribilgunea - Izostegi Pasealekua - Lazkano Plaza- Muntoko tunela - Lugaritz Pasealekua - Lugaritz biribilgunea - Lugaritz Pasealekua - Amerika biribilgunea- Tolosa hiribidea.
  • 11:30ak aldera, berriro moztuko da hiriko zirkulazioa lasterketa amaitu arte, 14:00ak inguru.
  • Bestalde, "Minbiziaren aurkako lasterketa" dela eta, Kontxako pasealekua itxita egongo da 10:00etatik aurrera.

Ordutegiek lasterketen gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzakete.

Pasealeku Berria: Pasealeku Berria trafikoari itxita egongo da, maiatzaren 12ko 06:00etatik 19:00ak arte, gutxi gorabehera. Itxiera Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eraikinetik aurrera egingo da Aquariumera arte.

Autoek, maiatzaren 11tik, bezperatik, ezingo dute bertan aparkatu

Portua: Portuko sarrera-irteerak horrela egingo dira, baldin eta lasterketak horretarako aukera ematen badu:
  • Irteera: Ijentea - Boulevard - San Jeronimo – Abuztuaren 31 - Soraluze - Aldamar
  • Sarrera 10:00ak arte, gutxi gorabehera: Peñaflorida - Hernani (kontrako noranzkoan) - Ijentea - Portu
  • Sarrera 10:00etatik aurrera, gutxi gorabehera: Salamanca - General Jauregui - San Juan – Abuztuaren 31 – Nagusia - Portua

Ulia: 11:00etatik 14:00etara, Uliaren magaleko bizilagunek Mendiola Bidetik eta Guardaplata Bidetik Trintxerpeko biribilgunera irten eta sartu ahal izango dira, Herri Ametsa Ikastolako instalazioak zeharkatuz.

TAO

TAO 1-1 sektorerako baimena duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, maiatzaren 8tik 13ra, biak barne. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Hiriko autobusek aldaketak izango dituzte: Dbus, Lurraldebus, Ekialdebus
Ez da taxi geralekurik egongo Boulevardean.

Ibilbideak


Itzulia Women

Itzulia Women 2024 lasterketaren irteera neutralizatua izango da eta Boulevardetik aterako da 10:00ak aldera. Txirrindulariak Boulevardetik berriro pasako dira 12:10ak aldera eta lasterketa 13:20ak aldera amaituko dute zumardian bertan.

Irteera neutralizatua: Boulevard - Zurriola zubia - Ramón María Lili - Euskadi plaza – Frantzia Pasealekua - Federico Garcia Lorca – Urumea Pasealekua - Jose Antonio Agirre zubia - Zuaznabar - Pio XIIaren plaza - Pedro Manuel Collado – Morlans biribilgunea - Izostegi Pasealekua - Lazkano Plaza- Muntoko tunela - Lugaritz Pasealekua - Lugaritz biribilgunea - Lugaritz Pasealekua - Amerika biribilgunea- Tolosa hiribidea.

Hortik aurrera, lasterkariek Añorgarako bidea hartuko dute, eta ondoren Hernani, Astigarraga, Oiartzun, Errenteria, Lezo, Guadalupe e Irun igaroko dute. Donostiarantz itzuliko dira Oiartzun, Errenteria eta Pasai Antxotik, eta 12:00 aldera Boulevardetik pasako dira ondoren, Igeldo eta Usurbil aldera joateko.

Hiritik igarotzea: Buenavista hiribidea - Casares biribilgunea - Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea - Herrerako biribilgunea (bi aldeetatik igarotzea) - Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea (108. zenbakiaren parean, kontrako norabideko erreietan igotzen dira) - Kontadoresko biribilgunea (kontrako aldean) - Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea (kontrako aldean) - Ategorrieta hiribidea (kontrako aldean) - Nafarroa hiribidea (trafikoaren norabide naturalean) - Zurriola hiribidea - Zurriola zubia - Erregina Erregeordea - Boulevard - Hernani - Askatasunaren hiribidea - Urbieta - San Martin - Mirakontxa pasealekua - Antiguako tunela - Satrustegi- Zumalakarregi hiribidea - Tolosa hiribidea - Europa plazaren biribilgunea - Tolosa etorbidea - Ibaeta plzaren biribilgunea (eskuinera bira) - Bernardo Estornes - eskuinera bira Lautximinieta biribilgunean - Portuetxe - ezkerrera bira (kontrako noranzkoa) Illarra bidearen biribilgunean - Igara bidea - Arratzaingo bidegurutzean Murgil biderantz - Aita Orkolaga, Oriorako irteera.

Lasterketa 13:00ak aldera sartuko da hirian, Añorgatik, eta Boulevardean amaituko da.

Sarrera hirira eta helmuga: GI-21 - Errekaldeko biribilgunea - GI-21 - Añorga Txikiko biribilgunea - Antiguara sarbidea - Ondarretako - Tolosa etorbidea - Ibaeta plazako biribilgunea - Tolosa hiribidea - Europa plazako biribilgunea - Zumalakarregi hiribidea - Satrustegi etorbidea (eskuinetik) - Antiguako tunela - Kontxa Pasealekua - San Martin – Urbieta - Askatasunaren hiribidea (kontrako noranzkoan) - Espainiako plaza - Argentinako errepublika - Erregina Erregeordea - Boulevard (amaieran).

Lehenengo txirrindulariak helmugara 13:20ak aldera iristea aurreikusten da. Proba 14:00etan amaituko da.

Minbiziaren aurkako lasterketa

Minbiziaren aurkako lasterketaren ibilbidea: Alderdieder - Hernani - Andia - Miramar – Askatasunaren Hiribidea - Easo - Zubieta - Mirakontxa Pasealekua – Satrustegi etorbidea - Funikular plazatxoa - Satrustegi etorbidea - Mirakontxa Pasealekua - Zubieta - Easo - Askatasunaren hiribidea - Miramar - Andia - Hernani (helmuga)

Lasterketa igandean hasiko da, 10:15ean, Alderdiederren, eta 11:30ak aldera amaituko da, leku berean.

2024/05/09-an argitaratua