2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak: kontsultatu hauteskunde-mahaiko kide izendatu zaituzten

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Uztailaren 12an izango diren hauteskundetarako hautesle-zerrenda www.donostia.eus gunean kontsultatu dezakezu.            

 Hautesle-zerrendako inskripzioak ezagutzeaz gain, kontsultak botoa eman behar den hauteskunde eskola eta mahaikide bezala izendatua izan zaren ezagutzeko aukera ematen du.              

Horretarako zure NAN eta jaiotza data sartu beharko dira.            
 
Sakatu:        "Hauteskundeak 2020/07/12"    


Hauteskunde mahaietako kideen izendapenei alegazioak eta ordezkapenak

     
Mahaietako kideen hautaketaren alegazioak Donostialdeko Hauteskunde Batzordean egin ahal izango dira:  
Hauteskunde hauetan izendatuak izan diren mahaiko kideak ordezkatuak izan daitezke, beti ere ordezko pertsona hauteskunde eskola berekoa baldin bada. Ordezkapena Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari hauteskunde eguna baino lehen jakinarazi beharko zaio eta honek onartu beharko du.          

Donostialdeko Hauteskunde Batzordea          
Mahaietako kideen hautaketaren alegazioak Donostialdeko Hauteskunde Batzordean egin ahal izango dira:            
Teresa de Calcuta plaza 1 (Atotxa)      
Arreta presentziala: 15:00-17:00 (astelehenetik ostiralera), 10:00-13:00 (larunbata)      
Tfnoa: 943000728 / Faxa: 943 000 702 . 09:00-14:00/15:00-17:00 (astelehenetik ostiralera), 10:00-13:00 (larunbata)      
E-maila: alegaciones-JuntaElectoral-Donostia@justizia.eus  

2020/06/11-an argitaratua