Jazzaldia 2018: TAO, Gaueko autobus zerbitzu bereziak,...

Jaialdia uztailaren 25etik 29ra ospatuko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

 
Hirian udaran ospatuko diren ekitaldiak  direla eta, (Jazzaldia, Donostiako klasika eta Aste Nagusia) Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 23tik abuztuaren 21era, biak barne.  

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
   

Gaueko autobus zerbitzua – 2018ko Jazzaldia

 
Uztailaren 25etik, asteazkena, uztailaren 29ra arte, igandea 2018ko JAZZALDIA dela eta, Dbusek gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu auzo guztietara.  
  • Uztailaren 27an, ostiralean, eta  28an, larunbatean, autobus zerbitzua 4:00etan amaituko da.  
  • Uztailaren 25ean, asteazkenean, eta uztailaren 26an, ostegunean, berriz, 2:00etan bukatuko da,  
  • eta uztailaren 29an, igandean, 1:00etan.  
  • Ordutegiak kontsultatu (pdf)

2018/07/24-an argitaratua