Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeak: ekainak 9

Bozkatzeko etengabeko ordutegia 09:00etatik 20:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ekainaren 9an egingo dira 2024ko Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeak.

Hauteslekuak

Donostiako Hauteslekuen zerrenda kontsulta dezakezu jakiteko botoa emateko tokiak zeintzuk diren.

Kontsultatu hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaizun: hauteskunde mahaietako kideak

Bete beharreko baldintzak

Hautesle-zerrendan azaltzeko eta 2024ko Europako legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko bete beharreko baldintzak:
  • Donostian 2024ko urtarrilaren 30a baino lehenagotik erroldatua egotea
  • Espainiar naziotasuna izatea eta hautesle-zerrendan inskribatuta egotea (bai Espainian bizi direnak, bai atzerrian bizi direnak), edo Europar Batasuneko herritarra izatea eta Espainian bizitzea (eta 2024ko urtarrilaren 30a baino lehen botoa emateko borondatea adierazi izana).
  • 2006ko ekainaren 9a baino lehenago jaioa izatea

Informazio gehiago

Edozein kontsulta edo iradokizunetarako:

2024/06/03-an argitaratua