Apirilak 5: trafiko mozketak Itzulia dela eta

12:45etik 14:00etara hainbat kale itxita egongo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren apirilaren 5ean, Itzuliaren 3. etapa Errenterian hasiko da eta, Donostia zeharkatu ondoren, Villabonarantz joango da. Hau dela eta, ezinbestekoa izango da zenbait neurri hartzea trafikoa erregulatzeko, batez ere hiriaren erdialdean.

Lasterketa hiritik 13:30 aldera igarotzea aurreikusten da. Hortaz, 12:45etik aurrera eta pelotoia pasatu arte, 14:00ak gutxi gorabehera, hiriko hainbat kale trafikora erabat itxiak egongo dira. Ordu tarte horrek lasterketako gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzake.

Lasterketa Buenavistatik iritsiko da Erdialdea eta Kontxa pasealekua igaro ondoren Antiguarantz joango da. Etapa honek Villabonan izango du amaiera.

Ibilbidea

Hirian honakoa izango da ibilbidea: Buenavista hiribidea - José Elosegi alkatearen hiribidea- Ategorrieta hiribidea - Nafarroa hiribidea - Zurriola pasealekua - Zurriola zubia - Erregina Erregeordearen kalea - Boulevard - Hernani kalea - Askatasunaren hiribidea - Urbieta - San Martin - Kontxa pasealekua - Zumalakarregi hiribidea - Tolosa hiribidea - Europa plaza - Tolosa hiribidea – Ibaeta plaza - Tolosa hiribidea - Añorga hiribidea – Errekalde hiribidea,… Villabonarantz.

Lasterketak irauten duen bitartean ezinezkoa izango da ibilbidea zeharkatu edo gurutzatu. Hiriak normaltasuna berreskuratuko du 14:00ak aldera.

Hiriaren kaleak moztuta dauden bitartean, hau da, 12:45etik 14:00etara, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Dena den, norbaitek autoa erabiltzeko beharra baldin badu hirira sartu edo ateratzeko Erdialdea-Grosetik Amaratik egin beharko du Gi-41etik hain zuzen ere. Altza-Intxaurrondotik Gi-20a erabili beharko da eta Antiguatik Gi-20a. Antigua eta Amara arteko lotura Lugaritz-Izostegi bidetik egingo da.

Garraio publikoa

Hainbat linea eta geltokiek aldaketak izango dituzte: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus

2023/04/04-an argitaratua