Genero ikuspegitik Puntu Kritikoen Mapari gazteen begiradak gehituz

Amara, Aiete, Bidebieta eta Altzan nerabeekin eta Kontadoresen egingo dira jarduerak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
‘Kalez kale!’ izenburupean gazteekin hainbat jarduera antolatu ditu Herritarren Partaidetza Zerbitzuak, Gazteria eta Berdintasun atalekin elkarlanean genero ikuspuntutik hirian dauden Puntu Kritikoen Mapa ardatz hartuta eta sexismorik gabeko hiri bat eraikitzeko bidean: saio monografikoen eta lantegien bidez gazteekin gai honekiko sentsibilizazioa landu eta gazteen ikuspuntuak gehitzea du helburu ekimen honek.
  • GAZTELEKUETAN: hainbat dinamika egingo dira gazteen iritzi eta emozioak adierazteko aukera emateko, eta kalera ere aterako dira puntu kritiko zehatzak aztertzera.

Amara, Aiete eta Bidebietako gaztelekuetan LH6- DBH 1 eta 2ko gazteekin arratsalde bakarreko saioak antolatu dira, hurrenez hurren martxoaren 1, 4 eta 17an.

Altzako gaztelekuan 3 saioetako lanketa sakonagoa egingo da martxoaren 17,24 eta 31n.

Informazio gehiago eta izen emateak Gaztelekuetan.




  • KONTADORESEN: 18-30 urte bitarteko emakumeek (trans eta zis) eta pertsona ez-bitarrek ‘Txirrin Rriot’ bizikletaren inguruko jardueran parte hartu ahal izango dute apirilaren 22an goiz eta arratsaldez: lantegi honetan emakume gazteen arteko aliantzak bultzatu nahi dira, ahizpatasuna aintzakotzat hartuz eta gaueko mugikortasunaren gaineko gogoeta eginez. Horretarako ibilbide bat egingo da hirian zehar bizikletekin. Hiria bizitzeko eskubidea aldarrikatuko da, bertan dauden puntu kritikoak esku-hartze artistikoekin markatuz. Dinamika taldearen esperientzietatik eta bizipenetatik abiatuko da, ibilbidea erreibindikazioz eta ekimen artistikoekin betez. Izena emateko Kontadoresen webguean



GENEROA ETA HIRIAREN ARTEKO HARREMANAZ HAUSNARTU ETA EKITEKO AUKERA



Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatutako eta Juntura kooperatibak gidatutako saio dinamiko hauetan gazteek gogoeta egin ahal izango dute hiriaren genero errealitateak modu espezifikoan eragiten ote dien aztertzeko, beraien auzoan hobetu beharreko puntu kritiko berriak ote dauden adierazi ahal izango dute, ekarpenak egin eta alternatibak proposatu: hiria hobetzeko balioko dute ekarpenen, eta prozesuan zehar errealitatea hobeto ezagutu, ahaldundu eta aurre egiteko tresnak bereganatu ahal izango dituzte.

Lanketa gazteen inguruko espazio publikoan (auzoa) izango da, egiten duten erabilera eta sortzen dizkieten sentsazioen inguruan eztabaidatzeko, baita bere ezaugarri material eta bertan ematen diren indarkeria eta botere harremanen inguruan ere, genero eta beste zapalkuntza-ardatzak medio. Partehartzaileen esperientzia pertsonaletatik abiatuko gara, baita experientzia berriak planteatu ere.

- Hiriaren espazioen erabilerari buruz eztabaidatuko da, bakoitzaren esperientziatik abiatuta eta besteenarekin enpatizatu asmoz.
- Besteen ikuspuntua entzun eta ezagutzeko gunea izango da.
- Gorputz anitzek bizitzen dituzten errealidade ezberdinak ezagutu ahal izango dute.
- Espazio publikoaren ezaugarri material eta inmaterialen inguruan hausnartzeko aukera egongo da
- Hiriaren erabilera parekidea sustatuko da, pentsamendu kritikoz

Jada 2022 urtean ‘Kalez kale’ ekimena lehen aldiz antolatu zenean 25 gazte inguruk parte hartu zuten Martutene eta Egiako gaztelekuetan eta Lau Haizeta ikastetxean egin ziren espazio publikoan eragiteko jardueretan. 2023an auzo gehiagotan egingo dira jarduerak.

2023/02/23-an argitaratua