Irailean eta urrian izango dira eta doakoak izango dira
Aurten ere, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen bulegoak berriro martxan jartzen du programa hau, matxinada militar frankistan gure hirian gertaturikoa gertutik ezagutarazteko asmoz.
- Bisitak egingo dira irailaren 2, 9 eta 16ko larunbatetan, eta urriaren 1ko, igandean
- Egunean bi saio, bata eguerdiko 12:00etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan
- Irailaren 9an eta 16an, euskaraz, eta irailaren 2an eta urriaren 1ean, gaztelaniaz
- Irteera Easo plazako kioskoan izango da, eta 1h eta 30' iraungo da.
- Emanaldiko 20 pertsonako taldea osatuko da, gehienez, eta aldez aurretik nahitaez izena eman behar da
- Izena web orri honetan eman beharra dago: www.komazk.com/erreserbak
- Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 456 000 telefonora deitu daiteke edo mezu bat bidali info@komazk.com helbidera
2023/08/21-an argitaratua