San Sebastian Eguna: DBUSeko zerbitzu bereziak, Euskotren, TAO...

Danborraden ibilbideak ere zehazten dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Danborraden ibilbideak

   


DBUS

       
San Sebastian egunean, Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzera animatzen ditugu pertsona guztiak. Urtarrilaren 20an, asteazkenean, Dbusek autobus gehiago jarriko ditu egunean zehar zerbitzuak indartzeko. Urtarrilaren 19an, asteartean, eta urtarrilaren 20an, asteazkenean, gauean Gautxori zerbitzuak egongo dira auzoetara joateko. 


Euskotren

   
Euskotrenek datorren asteartean, urtarrilaren 19an, gauez, eta asteazkenean, urtarrilaren 20an, goizez, tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostian ospatuko den Danborrada dela eta.        

Zerbitzu berezi honetan gaueko trenak egongo dira urtarrilaren 19ko gauean Lasarte/Oria-Hendaia  eta Zumaia-Donostia lineatan. Horrez gain goizez zerbitzu gehigarriak egongo dira urtarrilaren 20an Zumaia-Donostia artean.        

Lasarte -Hendaia linean urtarrilaren 19ko gauean gaueko trenen eskaintza egongo da 30 minuturik behin.        

Informazio gehiago (ordutegiak,...) bere webguean        

OTA

   
Donostiako eguna  dela eta, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreei dagozkien Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertakoek baimena izango dute Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainontzeko sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan.    


Baimen hau edukiko dute  2016eko urtarrilaren 17tik,igandetik, urtarrilaren 21arte, ostegunerarte.    

2016/01/15-an argitaratua