Bidebieta eta Intxaurrondoko igerilekuak itxi egin dituzte gaur mantenu lanak tarteko

Egindako neurketek uraren tratamendua aholkatu dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bidebieta eta Intxaurrondoko udal igerilekuak itxita egongo dira egunean zehar. Piszinetan egindako azken neurketek normala baino altuagoa den parametro bat eman dute, eta arduradunek urak tratamendu berezi bat behar duela ebatzi dute.

Tratamendu hori kloroaren bitartez egingo da eta horrek iraun bitartean igerilariak uretan ez egotea komeni da. Hori dela eta, gaur egun osoz bi igerilekuak istea erabaki dute Donostia Kirolako arduradunek.

Behin uraren kalitatea bere onera itzultzen denean, igerilekuak bihar bertan irekitzea aurre-ikusten dute arduradunek.

2017/08/24-an argitaratua