Larunbata, hilak 2: Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik

00:00etatik 18:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larunbata, hilak 2:  
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 18etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 5-6 m ingurukoa izango da. Iparmendebaldeko hondoko itsasoak 4-4.5 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 16-17 s. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 7ko indarrarekin, eta itsaso oso zakarra eragingo du.
  • Alerta Laranja elurragatik barnealdean 500 m-tik gora 00etatik 24etara ordu lokala. Goizaldean elur-kota 600 m inguruan egongo da eta goizean zehar 400 m-ra jaitsiko da. Elur-kota noizbehinka beherago egongo da ekaitz-guneetan. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago egunaren lehenengo partean. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra botako du. Aurreikusitako lodierak: 15-50 cm 1000 m-ra, 5-25 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.




Gomendioak  
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak denboraleak gertatzen direnerako, ondorio txarrik ez izateko, edo ahalik eta gehien murrizteko:  
Prebentzioko neurriak:  
  • Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.  
  • Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere ez.  
  • Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).  
  • Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.  
  • Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.  
  • Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.  
  • Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.


Larrialdietan hartu beharreko neurriak:  
  • Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.  
  • Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

2019/01/31-an argitaratua