San Joan eguna: jarduerak, Dbusen zerbitzu bereziak

Udal agintarien Soka Dantza, ekainaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Konstituzio plazan ospatuko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Jarduerak

San Joan eguna dela eta, gure hirian egingo diren jardueren aurkezpena egin da gaur goizean udaletxean. Ohikoa den Udal agintarien Soka Dantza, ekainaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Konstituzio plazan ospatuko da. Soka Dantzan, alkateak, udal-zinegotziek, Goizaldi taldeko dantzariek eta Udaleko Txistulari Taldeak parte hartuko dute.
Halaber, hiriko auzo desberdinetan antolatzen diren San Joan suak ere aurkeztu dira.  



Dbusen zerbitzu bereziak

 
Dbus-ek auzoetara doazen autobus zerbitzuen ordutegiak 1:00ak arte luzatuko ditu, irteera gehigarriak Boulevard-etik izango direlarik. Irteera gehigarriak izango dituzten lineak ondorengoak dira:  
Informazio osoa ikusi (pdf)

2016/06/21-an argitaratua