Maiatzaren 26an izango diren udal, foru eta Europako parlamenturako Hauteskundetako mahaikideen zozketa gaur goizean egin da eta www.donostia.eus gunean kontsultatu daitezke herritar izendatuak. Mahaikideen izendapenak ezagutzeaz gain, bertan errolda gaineko informazioa eta botoa emateko dagokizun hauteslekua, mahaia eta helbidea kontsultatu daitezke. Zozketa apirilaren 30ean, goizeko 9:00etan burutu da.
Kontsultarako NAN eta jaiotza data sartu beharko dira ondorengo lotura honetan: