Maiatzak 30: Aldamar kaleak trafiko aldaketak jasango ditu

Dorre-garabi bat instalatuko da 32. zenbakian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aldamar kaleko 32. zenbakian dagoen eraikinean egin behar diren lanak burutu ahal izateko, datorren igandean, maiatzaren 30ean, dorre-garabi bat jarriko da, 7:00etatik 20:00etara. Hori dela eta, trafikoak hainbat aldaketa jasango ditu. Salamanca pasealekua irekita egongo da eta bertatik igaro ahal izango da.

Ibilgailuen irteera egin ahal izango da Soraluze kaletik Salamanca pasealekura eta bertatik Jauregi Jeneralaren kaletik desbideratuko da, Aldamar kalearen azkeneko zatira bertatik irten ahal izateko.

Salamanca pasealekutik ibilgailuen sarrera normaltasunez egin ahal izango da. Betiere, seinaledun langileek trafikoa arautuko dute.

2021/05/28-an argitaratua