Azaroak 13-17: gaueko zirkulazio-mozketak Egia eta Loiola artean

Astiñene zubiarekiko bide-lotura berriak egokitzeko lanak egingo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren igandetik, azaroaren 13tik, aurrera, Egia kalean hainbat zirkulazio-eten egingo dira gauean, Astiñene zubiarekiko bide-lotura berriak egokitzeko.

Mozketak igande gauean hasiko dira 21:45ean, bertatik azken garraio publikoa igaro eta gero, eta 7:15ak arte, goizeko autobus-zerbitzua berriro hasi arte iraungo dute. Ibilgailu pribatua erabiltzen dutenei gomendatzen zaie Loiolako Erriberatik egitea Egia eta Loiola artean zirkulatzeko.

Gauetan, zubiarekin lotzen duen galtzada fresatzeko aprobetxatuko da eta ondoren, asfaltatzeko. Printzipioz, bi egun dira zubiaren alde bakoitzetik, baina dena eguraldiaren araberakoa da, asfaltoa ondo heltzeko euririk ez baitu egin behar. Bosgarren gau bat aprobetxatuko da bideetako pintaketa horizontala egiteko.

2022/11/09-an argitaratua