Igande honetan egingo den maratoiaren trafiko aldaketak eta zirkulazio etenak

Eragin nagusienak 8:30etik 14:00ak artekoak izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udalak eta Antolatzaileek,hiriko trafikoan, aparkalekuetan eta garraiobideetan eragingo dituzten aldaketak kontuan hartuta, trafiko antolamendu berezi bat jarri dute martxan. Ezaugarri eta dimentsio handia duen ekitaldi honek hiria ia geldirik egotea behartuko du, goizeko 8:30etik 14:00ak inguru arte. Lasterketa Amara, Loiola, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoetatik igaroko da.    

Boulevard Zumardia itxita egongo da, 8:30etik 13:00etara, Aldamar kaletik hasita Hernani kalearen hasiera arte.  

8:45ean, Errondo pasealekutik, irteera emango zaio 10 km-tako probari. Maratoia eta maratoi erdia 9:00etan hasiko dira. 10 km-tako eta maratoi erdiko bideak Maratoiak izango duen ibilbidean txertatuak daude.  

Erdialdean, Grosen eta Amaran norberaren ibilgailuentzako hainbat sarbide itxita egongo dira, nahiz eta eragin handienak Antiguan eta Loiolan igarriko diren. Halaber, ez da zirkulatzerik izango Kontxa Pasealekutik, Easotik eta Errondo Pasealekutik. Hirira sartzeko eta hiritik ateratzeko bideak  

Ez da gomendatzen Donostiara Antigua-Ondarreta aldetik sartzea.  

Aipatutako auzo horietako herritarrek ibilgailua erabili behar izanez gero, Mugikortasun agenteen, Udaltzainen eta lasterketaren antolatzaileen aginduak jarraitu beharko dituzte.. Hirira sartzeko eta hiritik ateratzeko bideak  

Bide mozketak

 
Trafiko mozketei dagokionez, esan behar da 8:30etik aurrera, hiria ekialdetik mendebalderaino zeharkatzeko, GI-20a erabili beharko dela; GI–20tik Loiolarako irteera itxita egongo da.  

Hirira sartzeko nahiz irteteko Urumeako autobia une oro irekita egongo dela eta  trafikoan aldaketak egingo direla zenbait auzotako sarrera-irteeretan.  

Trafiko mozketak 8:30ean hasi eta, lasterketa amaitu arte, 14:00ak inguru arte, egingo dira, Errondo pasealekuan izan ezik, bertan 6:30ean hasiko baitira. Podavines biribilgunetik  Aita Donostiara (Aita Donostia zentzurantz) doan zatian hain zuzen ere.  

Lasterketak, bere osotasunean, hirian hainbat aldaketa sorraraziko ditu, trafikoan, egoiliarretan, autobus lineetan (DBUSen aldaketak esteka honetan aurkituko dituzu | Lurraldebus ), taxietan, lurpeko aparkalekuetan eta, orokorrean, zirkulazioan.  

TAO

 
Egoiliarrentzako TAO txartela duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, azaroaren 21etik, ostegunetik, azaroaren 25era, biak barne.    
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.  

Illunbeko aparkalekua

 
Amara auzoan aparkatzea errazte aldera, Illunbe lurpeko ordainpeko aparkalekua irekita egongo da asteburu honetan. Larunbatean, hilaren 23an, 14:00etatik 20:00etara eta igandean, azaroaren 24an, 7:00etatik 18:00etara. Prezioa 3€.  

Taxiak

 
Kale hauetako geralekuak kenduko dira: Boulevard, Idiakez, Askatasunaren hiribidea, Colón, Manterola, Aita Larroca y Madril hiribidea.

Herritarrentzako gomendioak


Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.  

Horrez gain, gomendagarria da hirian garraio publikoa erabiltzea. Horretarako, azaroaren 25ean, igandean, Dbus hiri autobusen erabiltzaileek doan bidaiatu ahal izango dute 7:20tik 13:00etara bitartean (Trintxerpe-Altza-Molinao arteko 38. lineako bidaiena izan ezik).

Erlazionatutako dokumentuak

2019/11/21-an argitaratua