Emakumeen kulturarteko gunearen ikasturte berriaren hasiera

Irailaren 15etik aurrera abian da asteratero Emakumeen Etxean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Kultur Aniztasun bulegoak eta Berdintasun sailak elkarlanean, emakume etorkinen ahalduntze prozesua laguntzeko ekimena sustatzen eta koordinatzen dute. Sorburu kooperatibaren esku dago egitasmoaren dinamizazioa. Asteartero 16:00etatik 18:00etara daukate hitzordua gune honetan parte hartu nahi duten jatorri desberdinetako emakumeek; gune irekia da.

Partaideen bizipen propioetatik abiatuta migrazioak nola bizi dituzten aztertuko dute elkarrekin. Zailtasunetatik ikasten saiatzen dira, eta banakakoen eta taldearen lorpenak sozializatzen dituzte. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta Donostian gehiago sustraitzeko tresna eta baliabideak bereganatzea dute helburu.

Horiez gain, gune honen helburu nagusietako bat balizko isolamendu batetik ateratzen laguntzea da, euskal gizartea eta jatorrizko gizartea ezaguraztea, eta guneko partaideek elkarrekin aisialdi, entretenimendu eta ezagupen ekintzetan parte hartzea bultzatzea.

Ikastaroa doan da.

Lekua: Emakumeen etxea; Okendo 9, Donostia
Eguna: asteartea
Ordua: 16:00-18:00 (hitzordurik gabe eta aukerakoa)
Hizkuntza: gaztelania
Informazio gehiago: tel: 943 481732; mail:kulturaniztasuna@donostia.eus

2020/10/07-an argitaratua