Jasangarritasun, irisgarritasun, berrikuntza eta teknologiaren alde egindako lanari esker
Cristina Lagé Turismo zinegotziaren hitzetan: “Donostia etxeko lanak egiten ari da. Kalitatezko helmuga gara. Gure turismoa ondo zainduta dago, eta bere potentziala eta zalantzarik gabeko erakargarritasuna sektorearen garapen jasangarriarekin uztartu nahi dugu, Donostiako biztanleen nahia aintzat hartuta. Herritar bat gehiago bezala integratuko den turismo baten aldeko apustua egiten dugu, bisitan datozen turistek konpromisoa har dezaten gure hiriarekin. Egindako apustua eta ahalegina aitortu egin dizkigute, eta aitorpen hori halako akuilu bat da, buru belarri bultzatu dugun turismo garapenaren ereduan aurrera egiten jarraitzeko”.
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren hitzetan: “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean, turismoaren arloan lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzen dituzten programen aldeko apustua egin dugu beti, eta THA programak ildo horretatik doaz. Horregatik, THA metodologia eskualdeetara ere egokitzen aitzindariak izan gara gainerako Autonomia Erkidegoen artean. Fitur azokan bereizgarriak banatu genizkien lehen 3 eskualdeak Goierri, Uribe eta Arabako Errioxa izan ziren. Eta beste 5 turismo helmuga aztertzen hasiak gara dagoeneko: Bilbo, Getxo, Bidasoa, Debagoiena eta Arabako Ibarrak”.
2023/03/01-an argitaratuaErlazionatutako dokumentuak